XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bizkaiko udalerrien aretoa inauguratu berri du Foru Aldundiak Bilboko Maria Diaz de Haro kalean duen Artxibategian.

Lurralde Historikoko udalerrietako toki esanguratsuen lur apur bana jasotzen du erakusketa iraunkor honek eta Ingurugiro eta Lurralde Ekintza Saila, udalen laguntzarekin, gure sinbolo, historia eta ezaugarriak berreskuratzeko egiten ari den lana erakusten du, Ahaldun Nagusiak adierazitakoaren arabera, udalerri eta lurraren arteko lotura oso garrantzitsua baita.

111 udalerri bizkaitarren eta Gernika, Abellaneda eta Gerediagako Juntetxeen erakustokietan, toki bakoitzeko lurra, armarria, deskribapen eta mapa txiki bat daude ikusgai.

Getxoko kasuan, Bolueko hezegunearen lurra jarri dute erakusgai, gure historia eta etorkizunaren loturaren adierazgarri moduan.